Aurkezpena
Gogo elebiduna: jabekuntza, pertzepzioa, prozesamendua eta irudikapena
Gure taldeak hizkuntzalaritza deskribatzailea, teorikoa eta esperimentala jorratzen ditu. Euskaldun elebidunok hizkuntzak nola ikasi, antzeman eta prozesatzen ditugun ikertzen dugu, hizkuntzak geure gogoetan nola irudikatzen ditugun. Horretarako, jabekuntza adin eta gaitasun maila ezberdinetako euskaldun elebidunak aztertzen ditugu, hizkuntzalaritza teorikoko ezagutza eta psikohizkuntzalaritza esperimentaleko metodologiak uztartuaz, eta gramatikaren atal nagusi guztiak ikergai hartuaz (fonologia, lexikoa, morfologia, sintaxia). Gure taldearen helburu nagusietako bat euskara eta hizkuntzaren prozesamendua ikertzea da; horretan aurrera egiten dugun neurrian, aurrera egingo dugu baita ere gizaki denok partekatzen dugun hizkuntza-gaitasunaren ezagutzan.
http://www.ehu.es/HEB/